2017-12-21

Irakurketa kluba

Laugarren  mailak  Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Irakurketa kluba ekimenean parte hartu dute. Saioak Udal Bibliotekan izan dira. 

Irakurketa Klubak irakurketa sustatzeko ekimenak dira, helburua irakurketaz eta literaturaz gozatzea da eta literaturaren arlo desberdinak lantzea: irakurketa ozenak, liburu aurkezpenak, olerkiak, abestiak, igarkizunak, elkarrizketa txikiak, aho-korapiloak...

Hemen dituzue argazki batzuk.


2017-12-18

Josu eta kokoa


Josu ez da jatun ona. Oso argal dago. Sandwichak bakarrik gustatzen zazkio eta ez du besterik jaten. Baina txirrindulari on bat izan nahi du.

Josuk uste du Kokoa ez dela existitzen baina haren beldur da. Eta badaezpada eskutitz bat bidaliko dio eta... kokoak erantzungo dio!

Salma




    Ipuin hau oso polita iruditu zait. Ilustrazioak   
    ere gustatu zaizkit.

2017-11-28

KIKA SUPERSORGINA ETA DANI



Saioa



Kikak magia liburu bat dauka. Liburuak sorgin amarru zoroz beteta dago. Halako batean Daniri sorginkeria bat egiten dio nahi gabe eta ez du jakingo nola kendu! 

Liburua oso polita eta interesgarria da. Anaiari gertatzen dena ere 
dibertigarria da. Gainera irakurterraza da. 
Ilustrazioak ere gustatu zaizkit, kolore alaiak dituzte.





2017-10-11

Irakur gida 2016

2016. urtean haur eta gazte literaturan argitaratu diren liburuen zerrenda daukagu hemen. Zerrenda honetan,  liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak ere azaltzen dira.

 

GU AUSARTU GARA

Urriaren 4an Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu. 
Arrasate eta Bergarako Aspacekoen  bisita izan dugu eta liburutegian 5. eta 6. mailakoak Gorka, Johana eta Mariorekin solasaldian izan dira. Ondoren, patioan jolasa desberdinak ere egin ditugu. 




2017-06-27

Igel eta Ugel banaezinak

Matias



                                                            









Egilea: Arnold Lobel

Igel eta Ugel lagun minak dira. Beti elkarrekin daude eta oso ondo konpontzen dira.

Liburu honek bost kontakizun ditu. Istorio politak eta dibertigarriak dira.
"Igel eta Ugel banaezinak" gomendatzen dizuet.

                 

2017-06-26

MATXALEN ETA MITXINA

Lucia
"Matxalen"  bildumak  liburu hauek ditu:
Matxalen eta Mitxina
Matxalen eta barnetegia
Matxalen eta piratak

Oso dibertigarriak dira,
testu gutxi daukate eta 
ilustrazioak gustatuko 
                         zaizkizue

EZETZ ASMATU!


Claudia

Ea asmatzen dituzuen asmakizun hauek!!


      
Bi lagun ditu:                      Zuloak eginez
iluna eta isiltasuna.              zuloak estali.
Haurrik txikienak ere            Zer den
ni baino nahiago eguna.       ezetz igarri.              


 

HARRY POTTER ETA SORGIN-HARRIAren urteurrena

Dagoeneko 20 urte pasa dira Harry Potter eta sorgin-harria argitaratu zenetik.

1997ko ekainaren 26an Bloomsbury argitaletxeak bilduma arrakastatsu honen lehenengo liburua plazaratu zuen. 
J.K. Rowling idazle britariarrak 1995. urtean idazteko makina zahar batez bukatu zuen literaturaren historian liburu arrakastatsuenetarioa izango zena.
Liburu honen 110 milioi ale inguru saldu dira!

2000. urtean, euskaraz irakurtzeko aukera izan genuen.

2017-06-20

Altxor bat aurkituko dugu

Hartz Txiki eta Tigre Txiki aberatsak izan nahi dute. Altxor baten  bila joango dira eta satorrarekin, arrainarekin, lehoiarekin, oiloarekin, astoarekin eta hontzarekin topo egingo dute. 
Altxor bat topatuko dute, espero ez dutena.

Liburua oso ona iruditu zait. Irakurterraza da. Ilustrazioak gustatu zaizkit. Gomendatzen dizuet liburu hau!
 




                     Yassine


2017-06-14

Nik eserita egiten dut


Nik eserita egiten dut, eta zer?

Mutil batek ez zekien txiza zutik egiten, eserita egiten zuen, eta bere lagun onenek ikusi zutenean barre egin zioten. Oso txarto sentitu zen orduan. Berehala hasi zen zutik ere egiten

Kontakizun polita eta umorezkoa iruditu zait.
Xamur irakurtzen da liburu hau, gomendatzen dizuet!

Jon

2017-05-24

IPUIN TAILERRA

  Hemen dauzkagu ipuin tailerrean 1. eta 2. mailakoek  asmatutako ipuinak. Ea gustatzen zaizkizuen!

 NINJA ETA UMEA

MATXINSALTO BATEN GORABEHERAK

ZEZENGORRI ETA TXAKUR SALTXITXA 

                        
 
                       



Beste ipuin hauek aurreko blogetik eskuratu ditugu. Hauek ere ikustea merezi dute

                            

                                                
                           

2017-05-17

Museoen Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
   
 Aurtengo  gaia  Museoak eta istorio  eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan izango da.

Museoek duten bitartekari rola eta solaskide desberdinen arteko elkarrizketari esker, gertaera eta iraganeko istorio traumatikoekin adiskidetzeko elementua izatera gonbidatzen ditu.

Esperimentua: "liburu-oreka"


Olaia, Leizuri eta Patri

Esperimentuak egitea gustatzen bazaizue liburu honetan  aukera ugari topatuko duzue. Gainera,  beharko duzuen materiala erraz eskuratu daiteke.

Grabitatearekin -objetuak Lurraren erdigunera erakartzen dituen indarra- zerikusia daukan esperimentu bat aukeratu dugu: LIBURU OREKA

       


        LIBURU OREKA
                                        
     Materialak:
     - 6-8 libur                      

     Zer egin:

   1. Jarri liburu bat mahai gainean, ertzetik  30  cm   ingurura. 
  2. Jarri beste liburu bat liburu honen gainean, lehenengoaren ertzetik pixka  bat ateratzen dela baina orekari eusten diola.
 3. Jarri hirugarren liburu bat bigarrenaren gainean, modu berean.
 4. Jarraitu liburuak horrela jartzen, liburu guztiak jarri arte. Orekatu liburuak, erori gabe. Zer gertatzen da liburuak gehitu ahala? 

Egin ezazue esperimentua! Ea erantzuna deskubritzen duzuen!!







  

2017-05-15

LIBURUTEGIAREN EGUNA

Urtero bezala, liburutegiaren eguna ospatzen dugu.

Hau da programazioa:

GOIZEAN


9:00 -  "ELMER", IPUIN MUSIKATUA, 6.B taldeak eskainita,   2., 3. eta 4. mailakoentzat.  

Jarraian, IPUIN  ETA LIBURU ZOZKETA

 

10:00 - “ELMER”, IPUIN MUSIKATUA, 6.A taldeak eskainita, HAUR    HEZKUNTZA eta 1.mailakoentzat.

IPUIN ETA LIBURU ZOZKETA

 

ARRATSALDEAN

14:15 – TXOKOAK.    

Lehen Hezkuntzako ikasleek antolatutako jokuentan  parte  hartuko dute.

 ARRATSALDEKO ANTOLAKETA:

  GELAK:       LIBURUTEGIA                LAGUNTZA-GELA                    6.A                                 6.B

JOKUAK:      PASA-HITZA                    ASMAKIZUNAK               HIZKI-ZOPA              EROGLIFIKOAK

 

GELAK:  

 1.maila                 2. m              TXOKO-GELA           3. m               4.m                   ENGLISH-ROOM  

JOKUAK:

ASMAKIZUNAK    HIZKI ZOPA      IZENAK      URKATUARENA      PASA HITZA     IZENAK ZEINU HIZKUNTZ    

 







2017-05-12

Eneko Etxegarai Haur Hezkuntzan


Eneko Etxegarai ipuin kontalariak saio entretenigarri bat eskaini digu haur hezkuntzan. Ipuin desberdinak kontatu dizkigu Enekok eta oso ondo pasatu dugu.
Eskerrik asko gure eskolara etortzeagatik!

2017-04-26

Iker eta Erik haserre

Iker

Iker karabana batean bizi da eta Erik etxebizitza batean. Auzokideak dira eta lagun minak. Eskolara ere elkarrekin doaz.

 Neguko egun batean ardi bat aurkituko dute galduta. Elurra ari du eta toki bat topatu behar dute ardia babesteko. Baina lagun hauek eztabaidan hasten dira eta haserretu egiten dira. Ados jarri beharra daukate.

Animo! Irakur ezazue Iker eta Erik haserre! Xamur irakurtzen da eta gustatuko zaizue!

2017-04-02

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA



1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Chistian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuen, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Aurten, Errusia autatua izan da Haur Liburuaren Egunaren
babeslea izateko. 
Sergey Makhotinek HASI GAITEZEN LIBURUAREKIN! mezua bidaltzen die haur eta gazte guztiei.

Ilustrazioa:  Mikhail Fedorov


Pikipalabra

klikatu irudian eta  "Pikipalabra"  jokuan sartuko zara. 
Animo, ea zenbat asmatzen duzun!




2017-03-29

MUNDUARI ITZULIA 18 IPUINETAN

  
Izenburuak dioen bezala, liburu hau ipuinez osatuta dago. Baina ipuinez bakarrik ez. Mundu osoko hemezortzi lurraldetako neska-mutilak ezagutzeko aukera ere ematen du.
Non eta nola bizi diren esango digute, eta ondoren bakoitzak ipuin bat kontatuko digu. Hemezortzi  haur, hemezorti lurralde eta hemezortzi ipuin.


Ipuinak kondaira asko kontatzen ditu: ortzadarra nola osatu zen kontatzen du, Ekialdeko horoskopoaren hamabi ikurrak, deabruaren zubiaren istorioa...



Mundu osoko umeen istoriak kontatzen dizkizute eta oso erakargarriak dira.  

Liburua gomendatzen dizuet!

2017-03-27

Alaine Agirre

3. eta 4. mailakoak Alaine Agirrre idazlearekin solasaldian izan gara Eskoriatzako Udal Bibliotekan. "Letra txarra daukat, eta zer? eta "Bihotza lo daukat" liburuak irakurri ondoren, bere liburu eta lanari buruz hitzegiteko aukera izan dugu. 

Mila esker Alaine Eskoriatzara etortzeagatik, primeran pasatu dugu zurekin!!

2017-03-20

PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA


Kontakizun tragikoa daukagu hemen, bigarren munduko gerraren garaian gertatu baitzen.

Brunok, Berlinen bizi zen bederatzi urteko mutiko bat, ustekabe handia hartu zuen euren etxetik alde egin behar zutela esan ziotenean.

Poloniako tokirik beldurgarriena ezagutuko du Brunok, Auschwitz. Nork dakien zer-nolako bizipenak izango dituen...

Larraitz



2017-01-18

HARKAITZAK ETA MINERALAK

IKER


Agian ez zarete konturatu, baina etxetik irteten zaretenean harkaitzez inguratuta zaudete. Harkaitz batzuk orain dela milioika urte sortu ziren.

Antzinako gizakiak oso gogorrak zirela deskubritu zuenean tresnak eta etxeak eraikitzeko erabiltzen hasi ziren.


Harkaitz batzuk fosilak ere gordetzen dituzte.

Gaur egun harkaitzetatik ateratzen diren mineralak beharrezkoak dira gauza asko egiteko. Arkatzaren punta, adibidez, grafito mineralaz eginda dago.

Oso gai interesgarria iruditzen zait hau eta mineral bilduma bat osatzen ari naiz: pirita, turmalina, granate, kuartzoa, zelestina, kuproadamita.... Zuek ere egin dezakezue. Animo!

HANKAK NAHI ZITUEN SUGEA




NORAH

Suge bat aspertuta zegoen arrastaka ibiltzeaz. 
Hankak nahi zituen eta beste animaliei galdetzen hasi zen ea hanka bat ematen  zioten.  
Denek ezetz esaten zuten. Baina egun batean hankak emateko prest zegoen animalitxo batekin topo egin zuen.    
                                               
Gustatu zait ipuin hau eta bukaera ez nuen espero!
Ilustrazioak ere politak dira.