2018-12-18

Munstroa eta igela

ARIKETA FISIKOA

Munstroa eta Igela lagunak dira.
Igela oso arina da eta ariketak ondo egiten ditu. Berak uste du Munstroa potoloa dagoela eta ariketa fisikoa egin behar lukeela. Baina munstroa gustura dago dagoen bezala. Eta gainera Munstroak indarra dauka.
Oso ondo dago liburu hau eta ilustrazioak ere bai.

Gomandatzen dizuet! 
                                                  

Jon   

2018-12-10

Irakur gida 2017


2017an argitaratutako ipuin eta gazteentzako liburuek osatzen dute gida hau, eta liburu gomendagarrien zerrenda proposatzen digu.

2018-11-30

Augustoren botila

Augustok ikusten zituen gauza guztiak erosi behar zituen: lehenengo botila ura, gero bizkar-zorro bat eta bizikleta bat, eta... gauza guztiak apurtu ziren arte... botila ura izan ezik.

Asko gustatu zait ipuin hau. Gainera ustekabeko bukaera dauka. 

Gomendatzen dizuet!!

Ihara

NOBIO BAT NIRE AMARENTZAT


Mutil bat eta bera ama botika baten gaineko pisuan bizi ziren, ama botikaria bait zen. Mutikoak ama bakarrik sentitzen zela eta barrutik triste zegoela somatzen zuen, eta ama horrela ikustean berak ere tristura handia sentitzen zuen.
Danel

Horregatik, amak nobioa behar zuela pentsatzen zuen, eta amarentzat nobioak bilatzen hasi zen baina inor ez zen egokia.

Oso ondo dago liburu hau.

2018-10-15

Inurriak. Paris misioa

Pariseko hilerrian, Pere Luchase izenekoa, krimen misteriotsu bat gertatu da.  Morroi beldurgarri batzuk neska bati tiro jo diote eta neska desagertu da.
"Inurri4k" taldea Parisera joango dira misterioa argitzeko asmoz. 

Liburu entretenigarria eta irakurterraza da.
Irakur ezazue! Gomendatzen dizuet. Oso ondo dago.




                                          Unai

2018-06-29

Biblioporrak 2018

Egun zakurrak

Gizajo baten EGUNKARIA
EGUN ZAKURRAK

Asko gustatu zaizkit Gregen istorioak.  Pasarte hau oso barregarria da:
Malen

Egun batean Gregen lagun bat Gregen etxean gelditu zen lo egiten. 

Sotoko traste-gelan egin zuten lo. Baina zarata batzuk entzun zituzten eta beldurtuta gurasoen gelara sartu ziren. Zaratak panpin batena ziren!!
Beste gau batean, beldurrezko filma bat ikusi zuten. 
Greg eta bere laguna beldurrez zeuden sotoan eta goiko komunera joan ziren eta bainuontzian geratu ziren lo, eta goizean aitak aurkitu zituen!! ja, ja , ja!!
Irakur ezazue liburu hau eta ikusiko duzue ze dibertigarria den!

2018-06-15

Osaba elefante

Egun batean elefante baten gurasoak itsasontziz beste toki batera joan ziren eta elefante txikia gaisorik zegoen eta ez zen joan. 
Orduan bere osaba etorri zen eta berarekin bidai bat egin zuen.

Liburu hau asko gustatu zait. Gomendatzen 
dizuet. Xamur irakurtzen da, eta oso polita da.
Xing Long

GAUERDIKO SORGINAK

Fogvillen emakume bat sagarrak saltzen ari da. 
Arropa ilunez jantzita dago, aurpegi gaiztoa dauka...
Bat Patek susmo txarra hartzen dio. Baina sagarrak gorri gorriak dira eta itxura ona daukate.  Silver andreak erosiko ditut eta Rebeccak kosk egingo dio sagarrari. Sagar pozoitsuak izango ote dira? Zerbait gertatuko al zaio Rebeccari?

Liburu entretenigarria da eta misterioa ere badauka.



                   Zuhaitz

2018-06-12

Munstro basatia

EGILEAK:

Maddi, Adei, Gari, Egoi, Adam, Oihan, Zura, Jon, Enaitz, Alin, Ellen, Ihara eta Teslem. 




2018-06-05

Marrazoa eta animaliak


EGILEAK: 

Hugo, Aimar, Naroa, Faiq, Matvii, Malen, Danel, Zainab, Asier, Iker, Giuseppe, Elene, Xabi eta Aitor.


2018-06-01

Tutankamonen amona

Ganix
Tutankamonen amona Bat Pat-en bildumako beste liburu bat da hau. 

Bat Pat oso pozik zegoen Fogvilleko museoan Antzinako Egiptori buruzko erakusketa jarri zutelako. Bere begiez momia bat ikusteko irrikitan zegoen eta Silver anai-arrebak konbentzitu zituen inauguraziora joateko. 
Baina izugarrizko sustoa hartu zuen museoko momia bizi-bizirik zegoela ikusi zuenean eta gainera saguzarrei gorrotoa ziela... Beldur-meldur!!!





2018-05-10

Liburutegiaren Eguna

Gure eskolako liburutegiaren eguna ospatu dugu eta ekintza desberdinak izan ditugu.
Goizean, gurasoen ipuin kontaketak hizkuntza desberdinetan eta liburu zozketa.
Arratsaldean, tailerrak antolatu ditugu jolas desberdinekin: hizki-zopa, pasa-hitza, asmakizunak, izenak, urkatuarena, norberaren izena braillez.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!


2018-05-09

Aitona-amonen biografia lehiaketa

Aurreko urteetan bezala, Eskoriatzako udal bibliotekak  aitona-amonen biografia lehiaketa antolatu du, ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu. Gure eskolatik,  6. mailako Olaiak jaso du saria. 
Zorionak Olaia! Lan bikaina egin duzu


2018-04-16

Neuk sendatuko zaitut, Tigre

Egun batean, Tigrek ezin zuen gehiago ibili eta lurrera jausi zen . Oso txarto zegoen, gaixorik. Hartz txikia berehala joan zen berarengana eta lagundu zion, neuk sendatuko zaitut, esan zion.
Etxera eraman zuen eta bendak ipini zizkion eta salda prestatu zion. Baina Tigre txikiak lagunen bisitak ere nahi zituen.

Oso liburu polita eta atsegina da. Marrazkiak ere asko gustatu zaizkit.


LIANA

Gure hiztegi magikoa

Enaitz

                                                                                 

Gaueko bederatziak ziren eta aitak Igorri lotara joateko esan zion. Baina Igorrek ez zuen lotara joan nahi eta gainera saltoka hasi zen ohe gainean. Orduan aitak hiztegi magikoa erakutsi zion. 

Gure hiztegi magiko liburuan hitz magikoak topatuko dituzue!
Animatu zaitezte liburua irakurtzera, gustatuko zaizue, gainera erraz irakurriko duzue.   

2018-03-23

Ikusteko betaurrekoak











             Saul
                     

Karlitos da ipuin honen protagonista eta betaurrekoak behar ditu ondo-ondo ikusteko.

Ipuina nire gustukoa izan da. Istorio polita kontatzen du eta samur irakurtzen da.

Gomendatzen dizuet!

2018-03-19

Ausarten taldea

Egileak:

Qadir, Dilan, Elaia, Ekain, Andoni, Erik, Maddi, Oier, Irati, Lur, Amina, Matixa, Xing Ran, Xuban eta Ivan.



2018-02-07

Leire Bilbao idazlearekin

Hirugarren eta laugarren mailako ikasleek, Leire Bilbao ezagutzeko aukera izan dute udal bibliotekan. Xomorropoemak eta beste piztia batzuk eta Piztipoemak eta beste xomorro batzuk irakurri ondoren, liburu hauei buruz eta Leireren lanari buruz hizketan aritu gara eta berarekin poema batzuk irakurri ditugu ere.

Idazle honek Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuarekin, hain zuzen, Euskarazko haur eta gazte literatura alorrean, 2017ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.
Eskerrik asko Leire zure bisitagatik! 



2018-02-02

Nur eta oihan misteriotsua

Nur eta bere lagunek oihan misteriotsuan gau bat pasatzea erabaki zuten. Aritzen laguntzarekin, motxilak prestatu eta oihanean kanpin denda jarri zuten. Gauean, lozakuetan sartu ziren lo egiteko baina ipuin eta istorioak kontatzen ezin lorik hartu... Nur eta bere lagunek beste lan bat egin behar zuten: oihan misteriotsuan ezkutatuta dagoen altxorra bilatzea.
 
Liburua misteriotsua da eta dibertigarria ere. Super polita da!!


Iraia
 

                                                                                                                                                       

2018-01-11

ASMAKIZUNAK

                                               
Hemen dituzue bi asmakizun. Animo!    
 
 
    1.    Uretan moldatzen naiz                         2. Uretara bagoaz
           hegan ere bai,                                           jaka eta guzti,             
           laranjekin labean                                      tente-tente goaz eta        
           ez nuke egoterik nahi.                              ezin zaigu busti.
    

SOFIA ETA YASSINE