2019-10-02

Irakur gida 2018

Gida honetan 2018an argitaratu diren ipuin eta gazteentzako liburuak  dauzkagu. Liburu gomendagarrien zerrenda ere proposatzen digu.

2019-09-16

Mugikortasun Astea 2019


http://eskoriatza.eus/albisteak/mugikortasun-astea-oinez-bizikletaz-zein-patinetez-segurtasunez-ibili/MUGIKORTASUN ASTEA

Oinez, bizikletaz zein patinetez segurtasunez ibili


Urtero bezala, Mugikortasun Astea ospatuko da Eskoriatzan,  irailaren 16tik 22ra. Klikatu argazkian eta antolatutako ekintzak ikusiko dituzu.

2019-06-24

Biblioporrak 2019

Brummm!

Izenburua: Brummm!

Egilea: Anjel Lertxundi

Marrazkilaria: Antton Olariaga


Niko aspertuta dago etxean. Bere aita papatak zuritzen ari da tortila egiteko. Nikok lagundu nahi dio baina aitak ez dio uzten. 
Orduan, pospolo-kaxa bat topatuko du... eta kaxa auto gorri bat bihurtuko da.
 

                         AMINA EL HOUARI


2019-06-21

Baobab zuhaitza

                                                             
Emma
Afrikako hiru jainkoek zuhaitz berritsu bat sortu zuten eta Baobab izena eman zioten. 

Baobab ez zegoen inoiz konforme eta beti protestaka zebilen:
- Ah zer lur lehorra!
- Ah ze beroa!
- Hotzak nago!
- Nik ere handia izan nahi dut!
- Zergatik ez dut lorerik?
- Nik ere fruituak nahi ditut!

Jainkoak sutan zeuden eta Baobab errotik atera eta hankaz gora jarri zuten.
                                         Azkenean lasaitasuan

2019-06-17

KARLITOS SUPER M

IZENBURUA:
Zuhaitz
KARLITOS SUPER M

IDAZLEA:
MARGARITA DEL MAZO

ILUSTRATZAILEA:
GURIDI






Irakur ezazue liburua, oso ondo dago



Liburuaren pertsonaia karlitos deitzen den mutiko bat da. Eskolan andereñoak planetara jaisteko esaten zion Mandeuliari begira egoten zelako. Egun batean handitzean superheroia izango zela erabaki zuen. Bere lagun Mikelonek asko zekien superheroei buruz eta berarengana joan zen. Mikelonek kontatu zion zer beharko zuen superheroia izateko... baina ez da oso erreza izango superheroia izatea.

Doministripu jauna

Izenburua: DOMINISTRIPU JAUNA

Idazlea: Leire Bilbao

Ilustratzailea: Antton Olariaga

Doministripu jaunak doministiku egiten zuen bakoitzean istripu bat gertatzen zen: eskegita zeuden arropak lekuz aldatzen ziren, parkeko zuhaitzak hosto barik gelditzen ziren, farolak okertzen ziren...Errezeta ona eman zion medikuak!

Umorezko liburua da, oso polita. 

                     GIUSEPPE


2019-06-12

Yetiren bidaia

Hemen daukazue ipuina Danel Martinez, Hugo Cabaña, Zainab, Aitor, Egoi, Goreti, Adam, Paula, Gari, eta Arseniik sortutakoa da.
Entzun, ikusi eta disfrutatu

2019-06-10

Gaueko eta lamia

Aitana, Ilie, Danel Bañares, Aimar, Andoni, Asier, Raziella, Elaia, Adei eta Danel Segoviak egindako lana hemen daukagu.

2019-05-15

Liburutegiaren eguna

Aurten ere hainbat ekintza izan ditugu egun hau ospatzeko:
ipuin kontaketak, jolasak, ipuin eta liburu zozketa. 

Hemen dauzkazue argazki batzuk


2019-05-10

Aitona-amonen biografia





Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu”
leloarekin udal bibliotekak antolatzen duen aitona-amonen biografia lehiaketan, gure eskolatik Oinatz Andetxagak jaso du saria.

Zorionak Oinatz!!

2019-04-23

2019ko LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna    ospatzen da.
Egun honen helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da.


2019-04-02

Franny K. Stein. Kalabaza munstroa

Franny K. Stein oso zientzialari eroa da.

Franny eskola berri batean hasi da baina beste umeak ikaratzen dira Franny ikusten dutenean. Frannyk lagunak edukitzeko bere itxura aldatzea bururatzen zaio.

Horretarako esperimentu bat egiten du eta beste itxura bat lortuko du. Hala ere, esperimentuak bere arriskua zeukan eta munstro zital eta erraldoi bat ere agertuko da.
Munstro erraldoiak izugarrizko beldurra eta aztoramena sortuko ditu eskolan eta eta Franny K. Steinek irtenbide bat topatu beharko du.                                                                              

Frannyren itxura berria eta lagunekin egoteko egiten zituen ahaleginak oso barregarriak iruditu zaizkit. Esperimentuarena eta munstroena ere oso barregarriak dira. 
Franny K. Stein zientzialari eroaren liburuak gomendatzen dizkizuet.


                                                                                                Nayla

BIGANTXAREN ORDAINA



Oier








                                                                     


Behin Begain izeneko baserritar bat merkatura joan zen bigantxa bat saltzeko asmoz. Baina bide erdian lapur batzuk zeuden eta lapurrak gehiago zirenez bigantxa kendu zioten. 
Begainek zerbait asmatu behar izan zuen bigantxaren ordaina lortzeko.

Baserritarra oso azkarra zen eta egin zituen trikimaluak izan da gehien gustatu zaidana.

2019ko HAUR LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Aurten, Kęstutis Kasparavičius, ilustratzaile eta idazle lituaniarra, aukeratua izan da mundu osoko haurrei  bidaltzen zaien mezua eta kartela egiteko.

Liburuak, lasaiago bizitzeko

Presaka nabil!... Ez dut astirik!...Agur!... Ia egunero entzuten ditugu horrelakoak, Europaren erdi-erdian dagoen Lituanian ez ezik, munduko beste leku askotan ere bai. Eta ez gutxiagotan, entzuten dugu informazio-gainkarga, presa eta zalapartaren aroan bizi garela.
Baina liburu bat hartzen baduzu eskuetan, berehala igarriko duzu aldaketa. 
[+ irakurri]
                                           

2019-04-01

Iker eta Erik haserre

Abdul
Iker eta Erik haserre liburuak adiskidetasunari buruz hitz egiten du.

Bi mutil Iker eta Erik izenekoak lagun minak ziren. Behin zelai batean zeudela ardiak ikusi zituzten. Batzutan artzaina etortzen zen bere ardi, ahari eta arkumetxoekin. Negua heldu zenean kotxe zahar bat topatu zuten eta han barruan ardi bat zegoen. Iker eta Erik haserretu ziren bakoitzak bere etxera eraman nahi zutelako.


Gustura irakurri dut liburu hau. Erraz irakurtzen da eta ilustrazioak ere baditu. Gaia ere ondo dago.