2019-03-13

Arrantzalearen emaztea

               
                                                              Arrantzale bat eta bere emaztea txabola batean bizi ziren. Egun batean, arrantzaleak musumartin baten antza zuen arrain bat harrapatu zuen. 
Baina hura ez zen arrain bat, printze sorgingu bat zen. Arrantzaleak desio bat eskatu zion orduan. Etxera itzuli zenean,  emakumeari gutxi iruditu zitzaion hura, eta arrantzaleak beste desio bat eskatu zion arrainari...emaztea, ordea, ez zen inoiz konforme geratzen.

Oso ondo dago ipuin hau. Pentsatzera ere eramaten zaitu. 
Ilustrazioak desberdinak eta abstraktoak iruditu zaizkit.



                                                                                                                                               Malen


Ipuin-kontalariaren lapikoa

Alin

Ume batzuk liburutegira joan ziren. Han ipuin-kontalaria zegoen eta lapiko batean txokolatea egiten ari zen. Ipuin-kontalariak hamar ume zeudela ikusi zuen eta horregatik Hamar sagutxoen ipuina kontatu zien. Eta ipuina kontatzen ari zen bitartean txokolate goxua prestatu zuen.

"Txokolate, txokolate, ipuina bukatu arte"

Pello Añorgak idatzi du liburu hau eta ilustrazioak Jokin Mitxelenak egin ditu.


Artaldea


Mikel izeneko ume batek lo egiteko ardiak kontatzen zituen baina gau batean gauza arraro bat gertatu zen. Laugarren ardia ez zen agertzen eta ezin zuen lorik egin. Zer gertatuko ote zitzaion laugarren ardiari? Mendian galduta ibiliko ote zen? Zertan zebilen?

Liburua gustatu zaigu bitxia delako, dibertigarria eta gainera  ezusteko bukaera dauka. 

Zuei ere gustatuko zaizue!!



Teslem eta Irati