2019-04-23

2019ko LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna    ospatzen da.
Egun honen helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da.


2019-04-02

Franny K. Stein. Kalabaza munstroa

Franny K. Stein oso zientzialari eroa da.

Franny eskola berri batean hasi da baina beste umeak ikaratzen dira Franny ikusten dutenean. Frannyk lagunak edukitzeko bere itxura aldatzea bururatzen zaio.

Horretarako esperimentu bat egiten du eta beste itxura bat lortuko du. Hala ere, esperimentuak bere arriskua zeukan eta munstro zital eta erraldoi bat ere agertuko da.
Munstro erraldoiak izugarrizko beldurra eta aztoramena sortuko ditu eskolan eta eta Franny K. Steinek irtenbide bat topatu beharko du.                                                                              

Frannyren itxura berria eta lagunekin egoteko egiten zituen ahaleginak oso barregarriak iruditu zaizkit. Esperimentuarena eta munstroena ere oso barregarriak dira. 
Franny K. Stein zientzialari eroaren liburuak gomendatzen dizkizuet.


                                                                                                Nayla

BIGANTXAREN ORDAINA



Oier








                                                                     


Behin Begain izeneko baserritar bat merkatura joan zen bigantxa bat saltzeko asmoz. Baina bide erdian lapur batzuk zeuden eta lapurrak gehiago zirenez bigantxa kendu zioten. 
Begainek zerbait asmatu behar izan zuen bigantxaren ordaina lortzeko.

Baserritarra oso azkarra zen eta egin zituen trikimaluak izan da gehien gustatu zaidana.

2019ko HAUR LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Aurten, Kęstutis Kasparavičius, ilustratzaile eta idazle lituaniarra, aukeratua izan da mundu osoko haurrei  bidaltzen zaien mezua eta kartela egiteko.

Liburuak, lasaiago bizitzeko

Presaka nabil!... Ez dut astirik!...Agur!... Ia egunero entzuten ditugu horrelakoak, Europaren erdi-erdian dagoen Lituanian ez ezik, munduko beste leku askotan ere bai. Eta ez gutxiagotan, entzuten dugu informazio-gainkarga, presa eta zalapartaren aroan bizi garela.
Baina liburu bat hartzen baduzu eskuetan, berehala igarriko duzu aldaketa. 
[+ irakurri]
                                           

2019-04-01

Iker eta Erik haserre

Abdul
Iker eta Erik haserre liburuak adiskidetasunari buruz hitz egiten du.

Bi mutil Iker eta Erik izenekoak lagun minak ziren. Behin zelai batean zeudela ardiak ikusi zituzten. Batzutan artzaina etortzen zen bere ardi, ahari eta arkumetxoekin. Negua heldu zenean kotxe zahar bat topatu zuten eta han barruan ardi bat zegoen. Iker eta Erik haserretu ziren bakoitzak bere etxera eraman nahi zutelako.


Gustura irakurri dut liburu hau. Erraz irakurtzen da eta ilustrazioak ere baditu. Gaia ere ondo dago.

Peru Magdalena

Peru Magdalena idazlearekin saioa eduki dugu eta eta bere ipuinak entzuteko aukera izan dugu. Saio alaia izan da eta oso barregarriak iruditu zaizkigu bere ipuinak. Mila esker Peru!!