2018-10-15

Inurriak. Paris misioa

Pariseko hilerrian, Pere Luchase izenekoa, krimen misteriotsu bat gertatu da.  Morroi beldurgarri batzuk neska bati tiro jo diote eta neska desagertu da.
"Inurri4k" taldea Parisera joango dira misterioa argitzeko asmoz. 

Liburu entretenigarria eta irakurterraza da.
Irakur ezazue! Gomendatzen dizuet. Oso ondo dago.




                                          Unai

2018-06-29

Biblioporrak 2018

Egun zakurrak

Gizajo baten EGUNKARIA
EGUN ZAKURRAK

Asko gustatu zaizkit Gregen istorioak.  Pasarte hau oso barregarria da:
Malen

Egun batean Gregen lagun bat Gregen etxean gelditu zen lo egiten. 

Sotoko traste-gelan egin zuten lo. Baina zarata batzuk entzun zituzten eta beldurtuta gurasoen gelara sartu ziren. Zaratak panpin batena ziren!!
Beste gau batean, beldurrezko filma bat ikusi zuten. 
Greg eta bere laguna beldurrez zeuden sotoan eta goiko komunera joan ziren eta bainuontzian geratu ziren lo, eta goizean aitak aurkitu zituen!! ja, ja , ja!!
Irakur ezazue liburu hau eta ikusiko duzue ze dibertigarria den!

2018-06-15

Osaba elefante

Egun batean elefante baten gurasoak itsasontziz beste toki batera joan ziren eta elefante txikia gaisorik zegoen eta ez zen joan. 
Orduan bere osaba etorri zen eta berarekin bidai bat egingo du.

Liburu hau asko gustatu zait. Gomendatzen 
dizuet. Xamur irakurtzen da, eta oso polita da.
Xing Long

GAUERDIKO SORGINAK

Fogvillen emakume bat sagarrak saltzen ari da. 
Arropa ilunez jantzita dago, aurpegi gaiztoa dauka...
Bat Patek susmo txarra hartzen dio. Baina sagarrak gorri gorriak dira eta itxura ona daukate.  Silver andreak erosiko ditut eta Rebeccak kosk egingo dio sagarrari. Sagar pozoitsuak izango ote dira? Zerbait gertatuko al zaio Rebeccari?

Liburu entretenigarria da eta misterioa ere badauka.



                   Zuhaitz

2018-06-12

2018-06-05

Marrazoa eta animaliak


EGILEAK: 

Hugo, Aimar, Naroa, Faiq, Matvii, Malen, Danel, Zainab, Asier, Iker, Giuseppe, Elene, Xabi eta Aitor.