2018-05-10

Liburutegiaren Eguna

Gure eskolako liburutegiaren eguna ospatu dugu eta ekintza desberdinak izan ditugu.
Goizean, gurasoen ipuin kontaketak hizkuntza desberdinetan eta liburu zozketa.
Arratsaldean, tailerrak antolatu ditugu jolas desberdinekin: hizki-zopa, pasa-hitza, asmakizunak, izenak, urkatuarena, norberaren izena braillez.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!


2018-05-09

Aitona-amonen biografia lehiaketa

Aurreko urteetan bezala, Eskoriatzako udal bibliotekak  aitona-amonen biografia lehiaketa antolatu du, ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu. Gure eskolatik,  6. mailako Olaiak jaso du saria. 
Zorionak Olaia! Lan bikaina egin duzu