2025-03-11

IHOLDI

 

Idazlea: Mariasun Landa

Ilustratzailea: Asun Balzola

Iholdi irudimen handiko neska da. Liburu honetan bere bizitzako pasadizoak kontatzen dizkigu.

Liburuak hamabost kontakizun motzak ditu. Gehien gustatu zaidana izan da "Marrazkia":

Iholdi hasi zen lore batzuk marrazten. Gero, lorontzia egin zuen... eta marrazkia osatzen hasi zen. Baina ezin izan zuen bukatu. Norbaitek eten zuen dena.

Liburua oso polita da. Ilustrazioak ere asko gustatu zaizkit. Gomendatzen dizuet!! 

Mariasun Landak eta Asun Balzolak Iholdiren bilduma bat osatu zuten. Hauek dira  Iholdiri buruzko beste liburu batzuk:   

- Izeba txikia

- Alex

- Amona, zure iholdi

- Marina

- Haginak eta hilobiak                                                                             

                                                                IRMA

ITSASOA ETXE BARRUAN



Idazlea: Harkaitz Cano

Ilustratzailea: Mikel Valverde

Jorgek bere etxeko sukaldea itsasoa zela imajinatzen zuen sukaldeko horma zuria eta urdina zelako. Horregatik horma urdinean arrainak margotzen zituen errotulagailuz. Eta bere amak esaten zuen: Grrrurrrughuskgj!!       

Gurasoek sukaldea margotzea erabaki zuten. Hala ere, Jorgeren irudimena oso handia zen.

Harkaitz Canoren liburuxka hau oso dibertigarria da. Xamur irakurtzen da eta ilustrazio asko ditu.                                                                        EDER   


2025-02-26

7G : UDALEKUAK

Egilea: Nerea Loiola Pikaza
 
Liburu honen protagonista mutiko bat da. Istorioa bere etxean hasten da. 
 
Udalekura joateko taxia heltzen da eta 7G udalekuko  eraikinera helduko da eta handik aurrera proba asko egin behar ditu (dituzu) eta igarkizun batzuk asmatu behar dira. 
 
Eskapu liburua da eta protagonista zu zara. Dilemak, arriskuak eta enigmak argitu behar dituzu zure gaitasunak eta adimena erabiliz.
Zorte on!! 
                        ANER 
  
 

2025-02-20

JUAN KRUZ IGERABIDEREKIN UDAL BIBIOTEKAN

Bosgarren mailakoek Juan Kruz Igerabide ezagutzeko aukera izan dugu. Berarekin udal bibliotekan elkartu gara

Ilargiaren xuxurla irakurri ondoren galdera batzuk prestatu ditugu. Juan Kruzek liburuaren pasadizo asko kontatu dizkigu baita idazle gisa izaten diren kontuak ere.

Saioa oso atsegina eta interesgarria izan da eta oso gustura egon gara.

Eskerrik asko Juan kruz!! 


 

2024-11-27

CHARLIE ETA TXOKOLATE-LANTEGIA


Idazlea: Roald Dahl

Ilustratzailea: Quentin Blake

Itzultzailea: Agurtzane Ortiz de Landaluze

Charlie bere gurasoekin eta aitona-amonekin bizi den mutil jatorra da. Familia oso pobrea da eta goseak daude.

Egun batean txokolate-lantegi baten nagusiak, Wonka jaunak, lehiaketa bat antolatuko du: bost txartel ezkutatuko ditu txokolatinetan eta txartela topatzen dutenek bere lantegi zoragarria bisitatzeko aukera izango dute. 
Charlie irrikitan dago txartel bat topatzeko. Izugarri guztatzen zaio txokolatea eta bere urtebetetzean bakarrik jan ahal du.
 
"Charlie eta txokolate-lantegia" 1964an argitaratu zen.
Oso gomendagarria. 
                                  SARA


2024-11-21

JAKELINEN EGUNEROKOA

 

Idazlea: Nerea Ibarzabal

Ilustratzailea: Higinia Garay

Jakelin zortzi urteko neska bat da. Laster beteko ditu bederatzi urte eta gurasoekin, anaiarekin eta Bixbix katuarekin bizi da. 

Gau batean, afaltzen ari zirela, Jakelinek zerbait arraroa sentitu zuen. Berarekin zeudenak, bapatean arraroak eta ezezagunak iruditu zitzaizkion. Hura ez zen bere benetako familia! Gainera, ama dutxan ingelesez abesten zuen, nahiz eta ingelesa ez jakin. Aitari ez zitzaion gazta-tarta gustatzen! Eta bere anai txikia, Xapo, ipurdi-bistan ibiltzen zen askotan.

Agian Jakelin beste planeta batekoa da...(JAK-ALIEN)

Oso ondo dago liburu hau. Hasiera asko gustatuko zaizue oso originala da eta. Ilustrazioak ere primeran daude. Gomendatzen dizuegu!

EIMAN, ALISA eta IRMA

2024-11-11

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. IRAKUR GIDA 2023

Hemen daukagu 2023. urtean haur eta gazteentzat argitaratutako ipuin eta liburuak. Liburu "gomendagarriak" eta "oso gomendagarriak" sailkatuta daude.