2026-05-11

BARRUKO LEIHOA


Testua: Pello Añorga
 
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
 
Poesiaz gozatzeko liburua da, patxadaz irakurtzeko.
 
Bizitzako gaiak aipatzen dira hemen:
natura, heriotza, mina, bizipoza, tristura...  
 

         Muaad 
 
 
                            
 
 

2026-03-24

POLITA

Testua eta irudiak: Canizales 
 
Itzultzailea: Ipar Alkain 
 
Sorgin Ogroarekin txateatzen ari zen eta zingiraren ondoan piknik bat egiteko geratu ziren. Bidean, Sorginek basoko animaliekin egin zuen topo, Urtxintxa, Untxi, Azeri eta Sagurekin. Animalia hauek aholkuak ematen dizkiote politagoa egoteko: sudurra konpondu behar du, gero kokotsa... Ogroak ez zuen ezagutu eta desilusionatuta alde egin behar zuen.
 
Gogoratu: "Ondo sentitzeko, zaren modukoa maitatu behar duzu zeure burua". 
 
                                   MARA 
 
   

2026-03-16

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. IRAKUR GIDAK

"Haur eta Gazte Literatura" irakur gida hauek, talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza da. Liburuen zerrenda orokorraren ondoren sailkapen bat egiten da: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. Bestalde, agertzen den adina orientagarria besterik ez da.

2013. urtetik, urtez-urte publikatu dena ikusi ahal izango duzu. 

Orientagarri izan dakizula!!

2025-05-23

ONIN ETA ALTXORRAREN UHARTEA

Idazlea: Ibon Martin
 
Ilustratzailea: Emmanuel Montiel
 
Itzultzailea: Uxue Alberdi 
 
Liburu honetako protagonista Onintza da baina denek Onin deitzen diote. Gari izeneko neba bat du. Onin eta Gari baserri batean bizi dira eta beste hiru lagun dituzte: Sara, Aimar eta Ainara.
 
Egun batean, Jaione irakasleak txangoan joango direla esaten die. Itsasontziz abiatzen dira irla batera eta bertan piraten bezalako abentura bat biziko dute.
 
Liburua oso erraza da irakurtzeko eta ilustrazio asko ditu. Niri asko gustatu zait eta oso gomendagarria da.                                                                   AMAIUR
                                                                             

2025-03-12

IRRI EGIN

 

Egilea: Raina Telgemeier

Koloreztatua: Stephanie Yue    

Itzultzailea: Miel Anjel Elustondo 

Rania hamaika urteko neska bat da eta bere anai-arrebekin eta gurasoekin bizi da. 

Egun batean bere lagunekin korriketan zebilen eta Raniak estropezu egin zuen eta jausi zen. Odola zegoen lurrean eta konturatu zenean  bi ebakortzak hautsi zituela oso triste jarri zen.  Aparatua jarri zioten, eta ez hori bakarrik, bizipen asko pasatu behar izan zituen.

Liburua oso ondo dago eta istorioak benetan gerta daitezkeela pentsatzeak askoz ere dibertigarriago egiten du.  

Egile honek antzeko beste liburu batzuk ditu. Niri asko gustatzen zaizkit. 

                                            ARIANNE