2025-05-23

ONIN ETA ALTXORRAREN UHARTEA

Idazlea: Ibon Martin
 
Ilustratzailea: Emmanuel Montiel
 
Itzultzailea: Uxue Alberdi 
 
Liburu honetako protagonista Onintza da baina denek Onin deitzen diote. Gari izeneko neba bat du. Onin eta Gari baserri batean bizi dira eta beste hiru lagun dituzte: Sara, Aimar eta Ainara.
 
Egun batean, Jaione irakasleak txangoan joango direla esaten die. Itsasontziz abiatzen dira irla batera eta bertan piraten bezalako abentura bat biziko dute.
 
Liburua oso erraza da irakurtzeko eta ilustrazio asko ditu. Niri asko gustatu zait eta oso gomendagarria da.                                                                   AMAIUR
                                                                             
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina