2018-02-07

Leire Bilbao idazlearekin

Hirugarren eta laugarren mailako ikasleek, Leire Bilbao ezagutzeko aukera izan dute udal bibliotekan. Xomorropoemak eta beste piztia batzuk eta Piztipoemak eta beste xomorro batzuk irakurri ondoren, liburu hauei buruz eta Leireren lanari buruz hizketan aritu gara eta berarekin poema batzuk irakurri ditugu ere.

Idazle honek Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuarekin, hain zuzen, Euskarazko haur eta gazte literatura alorrean, 2017ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.
Eskerrik asko Leire zure bisitagatik! 



1 iruzkin: