2019-04-02

2019ko HAUR LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Aurten, Kęstutis Kasparavičius, ilustratzaile eta idazle lituaniarra, aukeratua izan da mundu osoko haurrei  bidaltzen zaien mezua eta kartela egiteko.

Liburuak, lasaiago bizitzeko

Presaka nabil!... Ez dut astirik!...Agur!... Ia egunero entzuten ditugu horrelakoak, Europaren erdi-erdian dagoen Lituanian ez ezik, munduko beste leku askotan ere bai. Eta ez gutxiagotan, entzuten dugu informazio-gainkarga, presa eta zalapartaren aroan bizi garela.
Baina liburu bat hartzen baduzu eskuetan, berehala igarriko duzu aldaketa. 
[+ irakurri]
                                           

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina