2019-04-02

Franny K. Stein. Kalabaza munstroa

Franny K. Stein oso zientzialari eroa da.

Franny eskola berri batean hasi da baina beste umeak ikaratzen dira Franny ikusten dutenean. Frannyk lagunak edukitzeko bere itxura aldatzea bururatzen zaio.

Horretarako esperimentu bat egiten du eta beste itxura bat lortuko du. Hala ere, esperimentuak bere arriskua zeukan eta munstro zital eta erraldoi bat ere agertuko da.
Munstro erraldoiak izugarrizko beldurra eta aztoramena sortuko ditu eskolan eta eta Franny K. Steinek irtenbide bat topatu beharko du.                                                                              

Frannyren itxura berria eta lagunekin egoteko egiten zituen ahaleginak oso barregarriak iruditu zaizkit. Esperimentuarena eta munstroena ere oso barregarriak dira. 
Franny K. Stein zientzialari eroaren liburuak gomendatzen dizkizuet.


                                                                                                Nayla

1 iruzkin: