2024-01-16

URREZKO GILTZA

 

Urrezko giltza liburua mutiko bati buruz da. Horrela hasten da liburua: mutikoak kutxa bat topatzen du eta gero horren giltza. Baina ez du aipatzen zer dagoen barruan, guk imajinatu behar dugu.

Urrezko giltza familia bati buruzko istorioa da ere.

Olerkiak, tradiziozko kantak eta ipuin motzak agertzen dira. Liburua oso polita da, ikasle, irakasle eta gurasoentzat ere ozen irakurtzeko aproposa. Urtaroen arabera sailkatuta dago, kapituluak ditu eta bibliografia ere topatuko dugu.

Liburuaren edizioa dotorea da. Idazlea Patxi Zubizarreta da eta marrazkilaria Jokin Mitxelena. Lan bikaina egin dute. Eta liburua disko batekin osatzen da.

                                    Urrezko giltza gomendatzen dizuet!! 

                                                                                             AMAIUR

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina